Bildu: besteen izena zikindu norberaren gabeziak estaltzeko

Bilduk Aldundian agintzeko dituen modu eta erak, euren artean, behintzat ezker abertzalean, ez dira aldarrikatzen duten bezain “berriak”. Ezagutu dugu hainbat udaletan  gobernuan edo oposizioan, lan egiteko duten estilo berezia. Ehunka (salbuespen aukeraren bat utz dezagun)  dira ezker abertzalearen politika  egiteko estiloaren testigantza eman dezaketen zinegotzi eta alkateak.

Jende gehiengoak ikusteko moduko emaitza onak emango dituen kudeaketa egiteko gai ez denez, ezker abertzaleak (unean uneko markapean) bi estrategiatan babesten du bere burua. Batetik, beraiek “beste aukera” bat direla zabalduko duen berbaldia islatzen saiatuz “beste gauza bat” direla, jendearen arazoekiko, ingurugiroarekiko edo aberriarekiko duten konpromisoan, enpatia gehiago dutela, “besteek baino”. Estrategia honek, gainera, optika efektu bereziak sortzen ditu, non, gobernu bertatik oposizioaren antzeko oihartzunak sortzen dituen. Foru gobernuaren bi urte hauetan abantaila honen,ariketaren hainbat adibide grafiko ikusteko parada izan dugu, mundu honetan, ezker abertzaleari, ez beste inori, bakarrik dagokiona: gauza bat izan eta bere aurkakoa izaten saiatu, inor gutxi ausartzen delako asmo horren ganoragabekeria hori, agerian uzten. Adibidea ahazten zitzaidan: Garitano hainbat pankarten atzean ikusi dugu, baita murrizketen aurkakoen atzean ere, aldiz, Garitanok ezarri, ezartzen ditu. Ez dituela ezartzen? Bai, ezartzen ditu, horrela lortu du 2013ko aurrekontuak Raxoyren aurrekontuen oreka oinarriekin betez, koadratzea. 

Eta ezker abertzalearen bigarren estrategia sistematikoa, arerio politikoa zikintzean, lohitzean datza. Beste modu batez esanda, EAJ-PNV erasotzean. Norbaitek noizbait esan zuen bazirudiela ezker abertzaleak “betiereko edipo konplexua” nozitzen duela, bestalde politikaren betiereko aurre-nerabezaroaren seinale. Bilduk Gipuzkoa plazan agintzen duenetik, hainbat “iraindu, beti ere arrastoren bat geratzen da eta” pasarte makiaveliko ikusteko aukera izan dugu. Bere egitasmoa aurkezteko kontakizun baikor bat eraikitzeko gaitasun faltaren aurrean, besteen izen ona zikintzen ahalegintzen dira, temati… zerbait geratzen da eta.

Bidegiko ”desfase”-ekin hasi ziren, bidegabeko erabiltzeak aditzera emanez, lanak arrazoi teknikoengatik aldatu izan direnean. EAJ-PNVk zaborrak balioztatzeko instalazioan “ezkutuko interesak” dituela leporatzen jarraitu dute, eta abar. Eta horrela zebiltzan urriaren 21ean EAJ-PNV 640 bozketara geratu zaienean. Bistakoa da, aurreikuspen okerrenetan ere ez zutela horrelako emaitzarik espero eta bistakoa da ere honek areagotu egin diela deskalifikaziorako motibazioa; Edozerk balio die. Ezker abertzaleko bozeramale ezagunenek, inolako lotsarik gabe Twitteatzen dute aurrez Garan argitaratu dutena. Egungo krisi egoeran belarrira gaizki egiten duena… EAJ-PNVri ”swaps” sinatu izana leporatzen baitiote, horrela, beste azalpenik eman gabe, Gipuzkoak inoiz jaso duen kreditu garrantzitsuena inoiz izan dituen baldintzarik onenetan jasotzeko, EBP-k (Europako Banku Publikoa) eskatzen duen formula bat dela, eta ez beste ezer, azaldu gabe. Bildu geldiarazten tematuta dagoen finantzazio hori. Jendeak zabor poltsak leihotik zintzilikatu izanak, Arzaken EBP-ko arduradunekin egindako bazkariaren faktura ateratzen dute, politikoek orokorrean duten irudi xahutzailea ustiatuz (non, ezagutzen dugunok badakigun, Markel Olanok bere karguaren betetzean duen herstura eta zorroztasuna). Bidegiko fakturekin lardaskatzea bururatu zaie, ia zerbait aurkitzen duten, eta aurkitzen ez dituztenez,-antza denez Bidegiko bulegoek oso nahasita egon behar dute-, ez dute burofax-a bidaltzea beste burutaziorik izan, oso modu txarretan eta aurreko Ahaldun Nagusiarekiko salaketa inplizituz. Gaztelera normalizatuan gainera, euskararen arrastorik gabe. Gauza da hurrengo egunean fakturak agertzen direla, baina barkamena eskatu beharrean, aurrena Ugartek eta gero Garitanok berak, “norbaitek ezkutatzeko zerbait badu, ziur arrazoiak dituela oso kezkatuta egoteko” botatzen dute. Eta, nork du ezkutatzeko zerbait? Eta, nork du oso kezkatuta egoteko arrazoirik?. EAJ-PNVk ez. Ez behintzat, Bilduren irainen obsesio bihurtzea bezalako gauza desatsegina nozitzeak sortzen duena baino haratagokorik.

Ezker abertzaleak sakoneko bi arazo ditu non bere jokabidean zuzen zuzenean eragiten duten: iragan politiko–militarrari buruzko autokritika egiteari eman dion ezezko borobila eta Kudeaketa publiko eraginkorraren printzipioetara moldatu ezin dogmatikoa. Muga hauen aurrean Sortuk “Krisi sistemiko” deitzen duen horretaz baliatu nahi dute, populismoaren edo, zuzenean, manipulazioaren baliabideak,aprobetxatu, azken hauteskundeetan kolokan ikusi duten hegemonia politiko horren lorpen bidea erraztuko dien talde gogo-aldarte bat islatzen saiatuz.

Garbi uzten ari dira inposizioan oinarritzen den kultura politikoan mugitzen direla, egolatria politiko antzeko batean zentratzen den eskema irreal batean, besteak beraiek baino askoz okerrago, akastunago ikusten gaituzte, beraz, euren ikuspegitik, desadostasunetik bada ere, harreman demokratiko bat ezartzeko gutxieneko errespetua ere ez dugu merezi.

Baina denok zor diogu errespetua elkarri. Eta gure herriaren etorkizunak, behar du.

Ez dago iruzkinik

Sorry, the comment form is closed at this time.